XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tubaldar tradizioa defenditzeko Larramendi Erdi Haroko historian oinarritzen zen eta hori etimologia bezain desegokia zen.

Larramendik ez zuen onartzen euskara denborarekin nahastu denik.

Euskararen aldeko su hori azaldu arren Larramendik gutxitan erabili zuen euskara bere eskribuetan.

Bere obra garrantzitsu guztiak gaztelaniaz idatzita daude.

Larramendik euskaraz idatzitako textu-apurrak harrigarriak dira bestalde ez direlako bertan hiztegian sartzeko asmatu zituen laborategiko hitz bitxiak erabiltzen.

Aitzitik bere garaiko hizketa arrunta darabil.

Badirudi ba asmatutako lexiko hura dena bere arerio erdaldunei euskara edozein ideia azaltzeko gai zela frogatzeko besterik ez zela.

Azpimarratu beharrekoa da beraz Larramendik egiten zuen euskararen defentsa gehiago zela teorikoa praktikoa baino zeren erabili gaztelania erabiltzen bait zuen.

Askoz adosago azaldu zen bere ideiekiko Joannes Etcheberri Sarakoa (1668-1749).

Autore honek obra zabala utzi digu euskaraz eta gainera planteamendu teorikoetan ere maite zuela ongi erakutsi zuen.

1718an Lau Urdiri Gomendiozco Carta edo guthuna idatzi zuen.

Uztaritzeko Biltzarrari idatzitako gutun bat zen.

Bere seme Agustin bidali zuen eskribuarekin Biltzarrari argitalpenerako diru-laguntza eskatuz.

Erantzuna ezezkoa izan zen.

Idazki horretan hizkuntzen jatorriari buruzko bere ideiak azaldu ondoren herri guztiak beren hizkuntzen maitale direla eta literatura lantzeaz arduratzen direla baina euskaldunak ez direla horretaz arduratu dio.

Egoera hori zuzendu nahiz lau hizkuntzako hiztegi bat eta latina ikasteko metodo bat landu zituen.

Obra hauek aurkeztu zizkion argitaratzeko Biltzarrari hain zuzen.

Baina ez zuten Etcheberriren asmoa haintzakotzat hartu.

Beste obra bat, apologetikoa berau, Escuararen Hatsapenak izenekoa da.

Latinez eta euskaraz idatzita dago.

Obra honetan euskararen edertasunak goiaipatzen dira, gramatikaren dotoretasuna, edertasuna, etab.

Materreren, Etcheberri Ziburukoaren eta Axular-en lanetan oinarrituz 150 urtez euskara aldatu gabe mantendu dela frogatu du.

Beste hizkuntza batzu hil diren bitartean, euskarak iraun egin du.

Euskararen etsaien kontra gogor defenditzen da.

Euskaldun gazteak euskara ikas dezaten bultzatzen ditu.

Beste autore batek ere jo zuen agintariengana, kasu honetan Nafarroakoengana, laguntza eske, hiztegi bat eta euskal gramatika bat argitaratu ahal izateko: Domingo de Bordegaray frantziskotarra izan zen.

Bitan eskatu zuen laguntza, lehenik 1675ean, ezezko erantzuna jasoz eta bestea 1676an baiezko erantzunarekin baina beranduegi zeren autorea 1679an hil bait zen eta laguntza hori eman gabe geratu bait zen.